Arrantzaleak gire bai Donibandarrak
Itsasoa da gure ama
Ziburutarak gira bai mariñel seme
Guk itsasoa dugu maite.
Gu gira gu eskual kantari tropa bat
Izendatu arrantzaleak
Maite dugu eskual kantua
eta arnoa gorria.
Arrantzaleak gire bai Donibandarrak
Itsasoa da gure ama
Ziburutarak gira bai mariñel seme
Guk itsasoa dugu maite.
Gure arbasoak joan ziren bezala
Behar dugu abiatu
Bainan aldiz ez arrantzarat
Egun behar dugu kantatu
Arrantzaleak gire bai Donibandarrak
Itsasoa da gure ama
Ziburutarak gira bai mariñel seme
Guk itsasoa dugu maite.
Etorri gira zuek alegeratzerat
Bakearen ekartzerat
Denek bepetan kanta dezagun
Ez gira gu bate ilhun.
Arrantzaleak gire bai Donibandarrak
Itsasoa da gure ama
Ziburutarak gira bai mariñel seme
Guk itsasoa dugu maite.